Biodibertsitaterako leiho campusa (Vedi.bio campusa)-Mexiko

Erdialdeko Amerika maiako komunitate indigenetako gazteek, zehazki Yucatan, Chiapas eta Guatemalakoek, ingurumen aldetiko ahulezia edo kalteberatasun egoeran daudela, irtenbide sortzaile eta berritzaileak garatu behar dituzte ingurumena kaltetzearekin eta kultur identitate jatorrizkoen galerarekin lotutako arazo komunentzat. Horretarako VEDI.BIO campusa egitea planteatzen da, kultura indigena kalteberetako gazteen bi giza eskubide lotzen baititu: kultur diskriminaziorik jasan gabe parte hartzeko eta berritzeko eskubidea, eta ingurumen seguru eta osasungarri baterako eskubidea. Aurre egiteko estrategia berritzaile eta sortzaileak eragingo dira, ingurumeneko arazo sorta komunari irtenbidea emateko, abiapuntu harturik praktika biokultural endogenoak, berrinterpretatu eta egokitu egingo baitituzte tokiko bertako gazteek, erresilientzia handiagoko eta ahaldunduagoko komunitateak eratzea bultzatuz horrela.
Proiektuaren bitartez VEDI.BIO campusaren lehen edizio pilotu bat egin nahi da Yucatango Mérida hirian (10 egun), eskualdeko gazteekin, helburu harturik Gipuzkoako topaketan zehar (2017ko irailean egiteko da eta dagoeneko badu beste finantzaketa bat) diseinatutako bio-sorkuntzako ekimenak inplementatzea. Elkarrekin ikasteko eta sortzeko gunea izango da (Campusa). Erdialdeko Amerika aukeratzeko arrazoia inguru horretako kultur eta geografia aldetiko aniztasun handia da (goi ordokia, kostaldea, mendia, basoa…), horrek erraztu egiten baitu bio-sorkuntzako ekimenak inplementatzea. Eskualdeko erakunde komunitarioekin ezarritako lotura sendoak daude jada, eta baita UNAM ‘Centro en Humanidades y CC.SS’ (CEPHCIS-UNAM) deituaren laguntza ere.
Guatemala eta Yucatango VEDI komunitateko emakumezko 2 prestatzailek, Yucatan eta Guatemalako 25 gaztek, eta Yucatan, Chiapas eta Guatemalako komunitateetako 50 pertsonak hartuko dute parte, eta % 50 emakumeak izango direla jotzen da. Honako jarduera hauek izango dira:
1. Eragileen arteko koordinazioa edukietara begira, topaketaren deialdia, eta antolaketa eta parte hartuko duten gazteekiko koordinazioa.
2. Moduluak ematea, bio-sorkuntzako 3 ekimen diseinatzea bere prototipo eta guzti, eta horiek Yucatan, Chiapas eta Guatemalako hiru komunitatetan esperimentatzea.
3. Azken doikuntzak eta azalpen-materialak prestatzea, errepikagarriak izan daitezen, horiek komunitateei itzuliz eta on line.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural 17.983,20 € 2017 Mexiko 17.983,20 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Mexiko, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak
Barruko kodea 2017-PUNL-04
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Ventana a la Diversidad. Asociación por la Creatividad Colaborativa Intercultural
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak)
Tokiko erakundea Cultura Savia A.C.
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Sektore anitzekoa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Ingurumenari buruzko heziketa/trebakuntza
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2018
Cargando datos...