Hizkuntza biziberritzeko estrategiak nasa komunitatean

Proiektua Toribio udalerrian garatuko da, San Franciscoko kabildoan, Cauca Departamentuan, Kolonbiako hego-ekialdean.
Gaur egun Kolonbian hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Alabaina oraindik herrialdean badira 65 hizkuntza indigena, 1991ko konstituzioak ofizialki errekonozituak. Cauca Departamentuak du biztanleria indigenaren ehuneko handienetakoa (% 21); indigena horietako gehienak Nasa herrikoak dira. Herrialdeko konstituzioak bere hizkuntza eta kulturarako eskubidea aitortzen badie ere, eguneroko errealitatea zapalkuntza, desplazamendua eta akulturazioa da; eta horrek guztiak arriskuan jartzen du Nasa herriak herri zein kultura gisa irautea.
Egoera horri erantzuteko, proiektuaren asmoa da 30 gizonezko eta 30 emakumezkoren gaitasunak sendotzea hizkuntza eta identitatea biziberritzeko proiektu batean liderrak izan daitezen; proiektuak, ahalduntzean eta jasangarritasunean oinarriturik, 8 asteko prestakuntza-jarduera bat jasoko du, eta horren barnean hizkuntza biziberritzeko proiektuak prestatuko dira.
Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. “Hizkuntza biziberritzeko estrategiak nasa komunitateari aplikatuta” diplomatura-ikastaroa inplementatzea. Ikastaroa modu koordinatuan prestatuko da erakunde eskatzailearen, toki erakundearen eta irakasleen artean. Ikastaroak 8 aste iraungo ditu, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du.
2. Ikastaroko partaideek eskolako materiala produzitzea nasa yuwe hizkuntzan. Horretarako,8 material didaktiko prestatuko dira: soziolinguistika modulua, alfabetatze modulua, genero eta hizkuntza modulua, esperientzia trukatzea, kultur produkzioa, hizkuntza, helduen alfabetatzea eta hizkuntz plangintza.
3. Sareak eta gaitasunak sendotzea hizkuntza biziberritzearen esparruko erakundeen artean. Horretarako, ikus-entzunezko materiala prestatuko da, zabalkunde jardunaldi bat antolatuko da eta proiektuaren esparruan sortutako material didaktikoen zein ikus-entzunezkoen zabalkundea egingo da.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Garabide Kultur Elkartea 117.943,33 € 2017 Kolonbia 60.514,66 €
2018 Kolonbia 57.428,67 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Kolonbia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan
Barruko kodea 2017-LANK-28
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Garabide Kultur Elkartea
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea CECIDIC- Centro de Educación, Capacitación e Investigación para el Desarrollo Integral de la Comunidad
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Giza Eskubideak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2018
Cargando datos...