Ongi bizitzeko eraikuntza ekofeminismoaren eta naturaren eskubideen bidez

Proiektu honen xedea da trukerako, gaitzeko, salaketarako eta eragina izateko emakumeen arteko guneak sortzea, batez ere Ekuadorren.
Ongi bizitzearen kontzeptua landu nahi da, naturaren eskubideen eta herrien eskubide kolektiboen ikuspegitik; horretarako, batez ere, ingurumena zaintzeko ekintza komunitarioak egingo dira meatze erauzketako jardueren mehatxupean dauden emakumeekin.
Ikuspegi ekofeminista batetik lan egingo da, lurraldeetan gertatzen ari denari buruzko informazioa eman ahal izateko, nekazarien eta indigenen komunitateei erauzketa jarduerei aurre egiteko tresnak emateko, eta emakumeek erauzketa testuinguruetan bizi dituzten egoerak ezagutarazteko, haiek komunitateen baitan eta erauzketa industriaren aurrean duten posizioa sendotze aldera.
Aurkeztutako proposamenak, halaber, emakumeak eta Emakumeen Latinoamerikako Sareko kide diren erakundeen arteko loturak sendotu nahi ditu, batera lan egin dezaten emakumeek erauzketa jardueren ondorioz bizi dituzten egoerak ikusarazteko.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Asociación Setem Hego Haizea 48.635,35 € 2017 Ekuador 34.044,75 €
2018 Ekuador 14.590,61 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Ekuador, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO2017-11
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Setem Hego Haizea
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Corporación Acción Ecológica
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2019
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Ongi bizitzeko eraikuntza ekofeminismoaren eta naturaren eskubideen bidez
Cargando datos...