tolamendua eta ekoizpena 12 erkidegotan indartzea. Bolivia

Emakume indigenen antolaketa eta ekoizpen gaitasuna indartzea, Boliviako Pocoatako 12 komunitate pobreren elikadura bermatzeko.

Landaketen etekin txikia, autokontsumorako produktuen dibertsifikazio txikia eta ura metatu eta banatzeko iturri eskasak ditugu Pocoatako biztanleei atxikitako elikadurako segurtasunik ezaren sorreran.

Bestalde, emakumeei ez diete aitortzen zainketen ekonomian eta espeziea ugaltzeko ekonomian egiten duten lana. Gainera, antolamendu egitura ahulak dituzte, batez ere emakumeenak, tokiko agintarien aurrean eragina izan ahal izateko gai.

Honako proposamen honek erantzun egiten die elikadura mailak hobetu nahi dituen pertsonen interes eta beharrei, nekazaritza lanetako gaitasunak garatzeari, natur baliabideak klima aldaketa arintzeko neurriekin erabiltzeari eta tokiko produktu natiboak kontsumitzeak duen interes handiari, emakumeak eta neskak diskriminatzen dituzten elikadurazko ereduak murrizteaz batera.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Fundación TAU Fundazioa 48.643,50 € 2017 Bolivia 34.050,45 €
2018 Bolivia 14.593,05 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Bolivia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO2017-8
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Fundación TAU Fundazioa
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Instituto Politécnico Tomás Katari (IPTK)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza ondasunen hornikuntza erara eta programetarako laguntza orokorra
CRS sailkapenaren araberako sektorea Elikadura-laguntza / Elikadura-segurtasunerako programak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2019
Informazio gehiago proiektuaren webgunean tolamendua eta ekoizpena 12 erkidegotan indartzea. Bolivia
Cargando datos...