Bidezko Merkataritza (2017)

Ekonomia Solidarioan eta Kontsumo Arduratsuan diharduten beste mu-gimendu batzuekin ere egoten da elkarrekintzan Bidezko Merkataritza, pertsonen zerbitzura jartzeko.

Gaur egun, mugimendu global bat da Bidezko Merkataritza, 2,5 milioi ekoizle ditu Hegoaldeko herrialdeetan, 500 erakunde inportatzaile eta 4.000 denda espezializatu baino gehiago. Gainera, ohiko merkataritza eraldatzeari eragiten dio Bidezko Merkata-ritzak Iparreko eta Hegoko pertsonen artean, ez bakarrik Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien arteko harremanei dagokienez, baizik eta Ipar-Ipar eta Hego-Hego harremanei gagozkiela ere; hala, tokian tokiko ekoizpenaren balioa aldarrikatzen du.

Donostiak "Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria" ziurtagiria lortu zuen 2015eko mai-atzaren 7an, izen berdineko Nazioarteko Programaren barruan.

Udal Lankidetza departamentuan azken urteetan lehentasuna emandako arloetako bat izan ohi da kontsumo kontziente eta arduratsua.
Hori dela eta, urtero Bidezko Merkataritza taldeko partaide batek aurkeztu eta lideratzen dun proiektua zuzenean laguntzen da

Aurten babestuko den proiektua Adsis Fundazioak aurkeztu du.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Fundación ADSIS 10.000,00 € 2017 Euskadi 7.000,00 €
2018 Euskadi 3.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Udal lankidetza zuzena: bidezko merkataritza bultzatzeko hitzarmena
Esku-hartze estrategia Zehaztu gabea
Jarduera-esparrua Zehaztu gabea
Barruko kodea SEN2017-2
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Fundación ADSIS
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2018
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Bidezko Merkataritza (2017)
Cargando datos...