SMH Maydayterraneo Aita Mari proiektua

Mediterraneoren erdialdean erreskate itsasontzi bat pleitatzean datza proiektua.

Hori dela kausa, artez bultzatu nahi dugu MAYDAYTERRANEO Aita Mari proiektua, eta laguntza zuzenean emanda egin nahi dugu hori, larrialdietarako laguntza proiektuak ezin direlako sartu diru laguntzetarako deialdietan.

30m luze eta 8m zabal den erreskate itsasontzi bat eta bi RIB (erreskate txalupa laguntzaileak) pleitatzean datza proiektua. Haien bidez, gobernuz kanpoko erakundeek Mediterraneoren erdialdean, egunean-egunean Libiako kostaldearen aurrean gertatzen den larrialdiko egoeraz arduratzeko, lau bat hilabetean, ustez, 2017ko abuztuaren 15ean hasten denetik. Aipatu egoeraren ondorioz, egunero-egunero milaka lagun atera behar izaten dute itsasotik.

Eskifaia, batez ere, borondatez lagundu nahi duten profesionalek osatuko dute, eta beraiek ordainduko dute bidaia proiektuaren basea izango den kairaino, Maltaraino.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Salvamento Marítimo Humanitario 15.000,00 € 2017 Libia 15.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Libia, Iparraldeko Afrika
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta emergentziazkoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Udal lankidetza zuzena: Laguntza humanitarioa
Barruko kodea COO2017-3
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Salvamento Marítimo Humanitario
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2018
Informazio gehiago proiektuaren webgunean SMH Maydayterraneo Aita Mari proiektua