Aholkularitza, prestakuntza eta lege ordezkaritza preso palestinarrentzat eta haien familientzat, arreta berezia jarriz gazteei

Proiektu honek 12 hilabeteko iraupena izango du eta Israelen eta Palestinako Lurralde Okupatuetan egingo da. Helburua da atxilotuen eta Israelgo espetxeetan preso dauden pertsonen lege ordezkaritzako eta laguntza juridikoko sistema hobetzea, haien familiei lege aholkularitza ematea, Palestinako biztanleen giza eskubideen inguruko ezagutzak eta gaitasunak indartzea eta Addameer sareak zabaltzea giza eskubideen urraketak salatzeko nazioartean. Proiektuak jarraipena ematen dio azken urteotan Addameer eta Sodepaz elkarteek Palestinan egin duten lanari; 2015. urtetik Donostiako Udalak finantzatzen du lan hori. Berrikuntza gisa, aurten proiektuaren ardatz nagusia izango da palestinar emakume gazteei giza eskubideen eta eskubide zibilen arloko prestakuntza ematea eta emakume preso ohiei laguntza ematea Addameer elkartearen programa berri baten bidez, emakume horiek Palestinako gizartean birgizarteratzeko lan eginez.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Solidaridad para el Desarrollo y la Paz SODEPAZ 50.000,00 € 2018 Palestina 35.000,00 €
2019 Palestina 15.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Palestina, Ekialde Hurbila
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO2018-16
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Solidaridad para el Desarrollo y la Paz SODEPAZ
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Addameer Prisoners' Support & Human Rights Association
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Lege- eta justizia-garapena
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2020
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Aholkularitza, prestakuntza eta lege ordezkaritza preso palestinarrentzat eta haien familientzat, arreta berezia jarriz gazteei
Cargando datos...