Eusko Jaurlaritza

Logo Eusko Jaurlaritza

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren lan-tresna garapenerako lankidetzaren politika planifikatzeko eta kudeatzeko. Garapenerako Lankidetzari buruzko Legean, 1/2007, ezarritako irizpide eta helbururen arabera dihardu, Plan Zuzendarian garatuak. GLEAren lankidetza-ekintzez gain, Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, erakunde autonomo eta erakunde publikoek garapenerako lankidetzako beste ekintza batzuk bultzatzen dituzte.

Lankidetza-politikaren eginkizuna giza garapen jasangarria sustatzea eta pobreziaren eta desparekotasunen aurka jardutea da. Horretarako, Hegoaldeko eta Iparraldeko askotariko agenteen estrategiak bultzatzen dira, eta koordinazioa, koherentzia eta elkarren arteko ezagutza eta ikaskuntza azpimarratzen dira. Gainera, garrantzi berezia ematen zaio genero-ekitateari, jasangarritasun ekologikoari, eskubideen ikuspegiari, gaitasunen sendotzeari, parte hartzeari, antolamenduari eta toki-global loturari.

Politika hori mundu bidezkoago eta baketsuago bat eraikitzera bideratuta dago. Mundu horretan, pertsonen eta herrien ongizatea eta eskubideak izango dira erabakiak hartzeko prozesuen ardatz, aniztasunean, ekitatean eta naturarekiko loturan oinarrituta, eta pertsonek eta kolektiboek, tokiko eremuan, eremu globalarekin lotuta eta elkartasun-loturetatik abiatuta, aktiboki hartuko dute parte guztion ongiaren eraikuntzan.

Datu orokorrak
Erakundea Eusko Jaurlaritza
Garapenerako lankidetzaz arduratzen den saila Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA)
Planifikaziorako, parte-hartzerako eta kudeaketarako tresnak
Lankidetza-estrategiak
Parte-hartze organoak
Ebaluazioak

GLEAren webguneko "Ebaluazioa" atala

Lankidetza-instrumentuak
Diru-laguntzen deialdiak

GLEAren webguneko "Jardueraren arau erregulatzaileak" atala

Urteko memoriak

GLEAren webguneko "Memoriak" atala

Politiken koherentzia, kontu-ematea eta ikerkuntza
Lankidetzan diharduten bestelako departamentu edo sailak

Hainbat departamentu: ikus "Eusko Jaurlaritzaren bestelako garapenerako lankidetza-jarduerak" lankidetza-instrumentua

Politiken koherentzia

GLEAren webguneko "Koherentzia Publikoa" atala

Txosten eta ikerlanak

GLEAren webguneko "Argitalpenak eta Memoriak" atala

Cargando datos...